2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

HH4B AMONA KONTXIREN MASAIAK



Gaur, amona Kontxi etorri da gelara, Haitzen amona; eta bere lanbidea zein den erakutsi digu. Kontxik masaiak ematen ditu eta baita gorputzeko minak sendatu ere. Haurrak ikaragarri gustura egon dira masaia jasotzen eta egunero etortzeko eskatu die amona Kontxiri, jijiji. 
Zure zain egongo gara Kontxi, besoak zabalik itxarongo zaitugu. 
Mila esker zure denbora eta goxotasunagatik!

HH4B DEKORATZAILE IZAN GARA


Astelehenean Martinen amaren bisita jaso genuen eta etxe batek zein atal dituen eta espazioak nola apaindu daitezkeen ikasi genuen. Denon artean, Silviak egindako etxea apaindu genuen. Ikusi nahi duzu nola geratu zen gure etxea? Begiratu argazkiak beherago. Eskerrik asko Silvia zure lan eta egindako opariagatik!

 


2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

HH4B HEGAZKINAK EGITEN IKASI DUGU



Pabloren aitona Javierren bisita jaso dugu eta hegazkinen inguruan gauza piloa erakutsi digu; besteak beste, hegan zergatik egiten duten ulertu dugu eta gasoila hegaletan dutela ere bai. 
Ondoren, paperezko hegazkinak egiten erakutsi digu. 
Haurrek izugarri gozatu dute. Mila esker Javier!