2019(e)ko ekainaren 13(a), osteguna

HH4B ARTISTAKERIETAN

Gaur Maiderren amatxok arte tailerra eskaini digu eta artistakerietan aritu gara. Tximeletak eta loreak egin ditugu kolorez eta purpurinaz beteak. Gela hankaz gora jartzeak merezi izan du, asko ikasi eta gozatu dugu! Mila esker Lourdes guztiagatik!




HH4B DENTISTA GELAN

Atzo Arianeren izeba Lorena izan genuen gelan. Dentista da eta hortzak garbitzearen garrantzia azaltzeaz gain, nola garbitu erakutsi zigun bere lagun Krokorekin batera. Berak esan bezala, ez ahaztu mingaina ere garbitu behar dela!!! Ondoren, plastilinazko hortzak egiten aritu ginen.




2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

HH4B MUSIKA INSTRUMENTUAK SORTZEN

Eskola guztiak birziklapenaren gaia landu genuen elkarrekin. Nuria, musikako irakaslea ere elkartu zen proiektura eta hauxe izan da emaitza. Material birziklagarriarekin egindako musika instrumentuak. 
Artistak zarete!!!




2019(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

GALAXY PARK

                                      2  URTEKOAK GALAXY PARK-EN

A ZE NOLAKO GOIZA!!!

 OSO POZIK ETA GUSTORA IBILI GARA.







2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

HH4A MUSIKA GELAN

                          NURIAREKIN EGIN DITUGUN INSTRUMENTUAK

HH4 LIBURUTEGIAN

                                                    HONDATZAN GEUNDELA ZIRUDIEN

2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

ZUBIETA TXANGOA

ZEURE BURUA ONARTU

IKASTOLAKO JAIA















                                                            
TURUTU TUTURUTU....


ZEURE BURUA ONARTU!!!

                              






AGUR!
ONDO BIZI!!!

HH4A ZUBIETARA TXANGOA

ZUBIETA from mirenrica on Vimeo.

HH4B ZUBIETAN EURITAN DANTZAN

Euria goian beian izan arren, umore ona eta dibertsioa ez ziren falta izan atzokoan Zubietan. Eguraldi txarra ez zen traba izan eta primeran pasa genuen. Aurpegiak margotu, eskulanak egin, uztaiekin jolastu, baratzak bisitatu edo eliza atarian jolastu; denetik egiteko parada izan genuen eta... hoberena, etxeko bazkaria jan!



HH4B ULIAN IZAN GARA AZKENEAN!

Azkenean atera zen eguzkia eta primeran ibili ginen Ulian! Bertako parkeaz gozatu ondoren erleen inguruko tailerrean hartu genuen parte. Gauza piloa ikasi genuen, nola? Bada erle bihurtuz. Erlauntzen sorrera eta funtzionamenduaz aritu ginen batez ere, erleen lanbide ezberdinak ikasiz: erregina, erlamandoak, garbitzaileak, konpontzaileak, haur-zaintzaileak, etxearen zaintzaileak eta polen biltzaileak. Ba al zenekiten erleek hanketan ematen dutela gordeta polena?










HH4B ZUK EMAN MUSU!

Aurtengo Ikastolako festan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua kantarekin dantzatu eta ondoren piruleta goxo goxoa jan genuen. Primeran pasa genuen denok elkarrekin jai giroan. Maitasuna lau haizetara zabalduz!



Musuaren bideoa ikusteko zapaldu hemen