2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

HH4B TREN GIDARIA GELAN




Lanbideekin jarraituz, tren gidari bat izan dugu gaur gelan. Izaroren aitaren bisita jaso dugu eta berak azaldu digu trena nola gidatzen den. Ba al zenekiten trenek ez dutela bolanterik? Opari eta guzti etorri da gainera, bakarrik mugitzen den trena! Ondoren, tren luze bat osatu dugu denon artean. Milesker Imanol zure bisita eta azalpenengatik. Bagoaz aurrera!! 

HH2 URTEKOAK EDERKI GAUDE IKASTOLAN

IKASTOLARA EGOKITZEN JARRAITZEN DUGU ETA GEROZ ETA GEHIAGO DISFRUTATZEN DUGU LANEAN, JOLASEAN ETA LAGUN ARTEAN...

GELAN

ESKERRIK ASKO ILITZ!!!

SEKULAKO ARGI KAXA EGIN DIGUZU


















  



 LIBURUTEGIAN

BEGIAK IREKI, BELARRIAK PRESTATU...








JANGELAN

BAZKALDU NAHI DUGU....




LAISTER ARTE!!!


2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

HH4B YOGA SAIOA JASO DUGU GAUR




Gaur arratsaldean Juliaren ama Naroa etorri da gelara eta bere lanbidea azaldu digu. Yogako irakaslea denez yoga saio bat egin dugu denok elkarrekin. Jarrera ezberdinak egiten ikasi dugu, arnasa hartzen eta baita hitz berri bat ere, Namaste. Milesker Naroa zure denbora eta arretagatik! Saiatuko gara pixkanaka-pixkanaka yogako jarrerak eta ohiturak gure egunerokoan txertatzen. Namaste!

2019(e)ko martxoaren 25(a), astelehena

HH4B NOLA SENTITZEN ZARA?


Kaixo-kaixo! Lehengo astean, proiektu berri bati ekin genion gelan. Zer sentitzen dugun jakin nahi dugu, gure emozioei izena jarri eta identifikatzen saiatzeko. Oinarrizkoak diren sei emozioen inguruan ariko gara lanean datozen asteetan. Haserrea, poza, beldurra, tristura, nazka eta harridura gehiago ezagutu eta barneratzen saiatuko gara. Eta zu, nola sentitzen zara?