2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

HH4B YOGA SAIOA JASO DUGU GAUR




Gaur arratsaldean Juliaren ama Naroa etorri da gelara eta bere lanbidea azaldu digu. Yogako irakaslea denez yoga saio bat egin dugu denok elkarrekin. Jarrera ezberdinak egiten ikasi dugu, arnasa hartzen eta baita hitz berri bat ere, Namaste. Milesker Naroa zure denbora eta arretagatik! Saiatuko gara pixkanaka-pixkanaka yogako jarrerak eta ohiturak gure egunerokoan txertatzen. Namaste!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina