2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

HH4B ULIAN IZAN GARA AZKENEAN!

Azkenean atera zen eguzkia eta primeran ibili ginen Ulian! Bertako parkeaz gozatu ondoren erleen inguruko tailerrean hartu genuen parte. Gauza piloa ikasi genuen, nola? Bada erle bihurtuz. Erlauntzen sorrera eta funtzionamenduaz aritu ginen batez ere, erleen lanbide ezberdinak ikasiz: erregina, erlamandoak, garbitzaileak, konpontzaileak, haur-zaintzaileak, etxearen zaintzaileak eta polen biltzaileak. Ba al zenekiten erleek hanketan ematen dutela gordeta polena?










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina